Skip to main content

Suge berde-horia

Hierophis viridiflavus (Lacépède, 1789)

Luzera osoa kontutan hartuz tamaina ertaineko ofidio espeziea da suge berde horia, 1-1,5 metro bitarte neur ditzake. Gorputz luze eta liraina ageri du, buztana bezala, espezie bizia delarik. Bizkar aldeko kolorazioa beltza edo berde iluna da, orbain hori txikiekin, pileoan eta gorputzaren aurre aldean. Sabeleko eta alboko koloreak argiak dira: horiak, berdeak edo zuriak.

Gehiago ikusi

Gardatxoa

Timon lepidus (Daudin, 1802)

Orokorrean nahiko musker ikuskorra da, batik bat agertzen duen tamainagatik, noizean behin 70 zm-ko muga gainditzen du luzeran. Plaka okzipitalaren zabalera ezaugarri bereizgarri da, eta normalean frontala baina zabalagoa izaten da. Bizkar aldeko ezkatak granulatuak eta apur bat karenatuak; sabel aldekoak aldiz zabalagoak dira eta euren artean teilakatzen dira.

Gehiago ikusi

Zuhaitz-igel iberiarra

Hyla molleri (Linnaeus, 1758)

Tamaina txikiko igelak, ez du 5 zentimetroko luzera gainditzen. Aurreko hankak atzekoekin konparatuz, txikiagoak dira. Behatzek muturrean disko itsaskorrak izaten dituzte, ezaugarri honek igokari abilak izatea dakar. Bizkar aldeko kolorazioa oso deigarria da, berde argi bizi eta uniformea, batzuetan tonu horixka, grisazka edota urdinxka erakusten dute.

Gehiago ikusi

Uhandre alpetarra

Ichthyosaura alpestris (Ichthyosaura alpestris)

Uhandre alpetarra, tamaina txikiko urodeloa da (heldu fasean isatsa duen anfibioa), 11 zentimetroko luzera neurtzera iritsi liteke. Emeak arrak baino handiagoak dira, eta bi sexuak karaktere sexualen bidez bereizi daitezke. Arrek, bizkar aldean eta gune kaudalean gandorrak izaten dituzte, eta sabel aldea kolore laranja biziagoa izaten dute. Uhandreen gorteatzea urodeloen artean luzeenetakoa da.

Gehiago ikusi

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea