Skip to main content

Astiz Irujo Fundazioa, Lekunberri, Larraungo bailara eta Aralar mendiko natura eta kultura ondarearen kontserbazioa bermatzeko ekimenak bultzatzen ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da, bertako eragile publiko eta pribatuekin elkarlanean.

2020kok irailaren 18an Astiz Irujo Fundazioaren aurkezpena egin zen. Inguruko agente eta instituzioak bertaratu ziren: besteak beste Lekunberri eta Larraungo udalak, eta inguruko eragile eta elkarte dinamizatzaileak.

Fundazioaren jatorria.

Pilar Astiz anderea eta Bautista Irujo jauna hil ostean egindako ondare ekarpenetan du jatorria fundazioak. Hortik jasotzen duen izena Astiz Irujo Fundazioa.

Orain arte gauzatutako ikerketa lanak.

Azken bi urteetan zehar Fundazioak, bioaniztasunaren kontserbazioa helburu duen egitasmoak gauzatu ditu.

Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz, Fundazioaren jabetzak ikertu eta baloratu dira, alde batetik lursail komunalak eta bestetik soilik Fundazioarenak direnak. Hauetako asko balio natural altua gordetzen dute, besteak beste paisaia kulturalaren elementu bereziak. Izan zuhaitz mugarratuak (3. irudia) edota putzuak (4. irudia).

Nora joan nahi dugu.

Patronatuak bilatzen duena da Astiz Irujo Fundazioaren biziraupena, jardueretan bidelagun izan nahi ditugun kideekin (inguruko eragile eta instituzioak) ekimenak gauzatuz, Aralarko mendia eta inguruko bailaretako ondare kultural eta naturala kontserbatzeaz gain, ezagutzera emanaz.

Funtsezko helburu bat markatuta daukagu Lekunberri, Larraungo bailara eta Aralarko mendiaren ondare natural eta kulturalaren ikerketa, hobekuntza eta kontserbazioa bultzatzea. Izan ere, inguruko biztanleriaren ongizatea bermatzeko, ezinbesteko urratsa da ingurune naturala eta ingurugiroarekiko errespetua eta zaintza.

Fundazioaren lursail batean pago mugarratu bati ateratako argazkia.

Fundazioaren pagadi batean lekututako putzua.

Helbidea: Alde Zaharra kalea 1. Casa Antonea
31870 Lekunberri (Nafarroa).

Emaila: fundacionastizirujo@gmail.com

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea