Deskribapena
Baso garrantzitsuak dira Nafarroan; izan ere, berez, 600-700 metrotik beherako lur guztietan nagusitu beharko lirateke. Gizakiaren aldetik jaso duen erabilerak mugatu egin du bere banaketa area, nahiz eta Nafarroa izan inguruko eremuekin alderatuz azalera handiena agertzen duena. Kasuk batzuetan euren ordez larre, hirigune, industrialde edota batez ere pinu landaketak ezarri dira. Klima baldintza egokienak baso hezeak eta tenperatura leuneko zonaldeak lirateke, hotz handirik egiten ez dutenak; ondorioz, haranak eta magal eguterak dituzte gogoko. Halere espezie moldakorra da; berdin nagusitu liteke eremu aldapatsuetan, lurzoru txiroetan zein ordokietako lurzoru aberatsetan. Hariztiak ez dira bereziki ilunak izaten; ondorioz, ohianpe oparoa izaten dute. Hainbat belar, sastraka eta zuhaixka ager daitezke basopean.
Espezie ordezkaria
Haritz kanduduna (Quercus robur) hostoerorkorra da. Hosto sinple eta gingildunak ditu; ez dute ilerik, eta haien ertzak leunak dira. Landare monoikoa da, lore arrak gerbatan zintzilikatuta egoten dira, eta emeak binaka edo hirunaka agertzen dira, txorten baten puntan. Arrak berdeak izaten dira, eta emeak, berriz, hori gorriztak. Haren fruituak ezkurrak dira, eta txortenen puntan egoten dira. Garai lehorrik gabeko klima epeletan bizi da, lurzoru sakon eta freskoetan. Nahiago ditu lurzoru silizeoak.
Espezie laguntzaileak
- Onddoak: Craterellus cornucopioides, Boletus edulis, Hydnum repandum, Hygrophorus marzuolus eta Cantharellus cibarius.
- Sastrakak: Rubus ulmifolios, Erica vagans, Frangula alnus, Cornus sanguinea eta Eonymus europaeus.
- Zuhaitzak: Castanea sativa, Populus tremula, Betula pubescens, Fraxinus excelsior, Tilia platyphyllos, Ulmus glabra, Prunus avium eta Acer campestre.
- Iratzeak: Blechnum spicant, Hypericum pulchrum, Pteridium aquilinum, Dryopteris felix-mas eta Dryopteris dilatata.
- Ornogabeak: Helix aspersa, Lucanus cervus, Cerambix cerdo, Arctia festiva eta Thaumetopoea processionea.
- Anfibioak: Salamandra salamandra, Lissotriton helveticus, Ichthyosaura alpestris, Bufo spinosus eta Rana temporaria.
- Narrastiak: Anguis fragilis, Podarcis muralis, Natrix astreptophora, Zamenis longissimus eta Vipera seoanei.
- Hegaztiak: Phylloscopus Bonelli, Ficedula hypoleuca, Regulus ignicapilla, Sitta europaea eta Fringilla coelebs.
- Ugaztunak: Vulpes vulpes, Neomys anomalus, Sorex granaries, Eliomys guercinus eta Martes foina.
Larraungo bailaran eta inguruan dauden harizti motak
a) Harizti iletsu nafar-arabarrak.
b) Lizardi eta harizti eutrofo kantauriarrak.
c) Harizti eutrofo nafar-arabarrak.
d) Haritz kandugabeko hariztiak.
Hariztiekin lotutako paisaia elementuak
Haritz mugarratuak deitzen zaizkie mozketa periodikoen bitartez adar guztiak (edo ia guztiak) inausten zaizkion haritzari, mozketa altuera batetara egiten da, kimu berriak atera ezkero ganaduak jan ez ditzan. Gehienbat pagoak mugarratu diren arren, harizti eta bestelako espezie hosto-erorkorretan teknika erabili izan da. Herrialde askotako laborari komunitateek erabili izan dute teknika zahar hau, egurra, erregaia eta bazka jasotzen baita, zuhaitza hil gabe. Zuhaitz hauek, nekazal paisaiaren elementu bereizgarriak dira, herriko kulturaren parte. Adinez zuhaitz oso zaharrak izaten dira, zulo eta egur hil asko izaten dute, gauzak honela agroekosistemetan elementu hauen presentzia balio erantzi bat da, ikuspuntu ekologikotik begiratuta.
Zuhaitz mugarratuen zaintzarako erabiltzen diren teknika tradizionalak Ondare Kultural Materiagabea izendatu da. Etnobotanikarekin erlazio zuzena du, paisaia kulturalaren maneiuan ere, naturarekiko ezagutzan, arkitektura tradizionalean eta teknika artisauekin erlazionatuta dago. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den praktika, aldaketa sozial eta teknikoetara moldatzen ikasi du. Halere mehatxu batzuk badituzte, alde batetik herri txikien despopulatzea eta beste hainbat alek ez dute inausketarik jaso denbora luzean eta zartatu eta hiltzeko arrisku handia dago. Kudeaketa beharrezko dute, kasu honetan mozketa, baina kasu batzuetan oso konplexua da eta beste batzuetan praktika egokien beharra dago. Gidalerro argi batzuk beharko lirateke zuhaitz mugarratuen kudeaketa egokia burutzeko baina oso lan zaila da hori, orokorrean informazioaren transmisioan galera handia egon delako.