Skip to main content

Clavaria fumosa

Karpoforo faszikulatua, bihurria, ahula, hainbat klaba independentez osatua 5-10 altueran, oso hestuak, oinarrian batuak baina hazkuntza indibidualarekin, koral antzerakoa (forma zilindrikoa, fusiformea edo klabiformea), beti mutur aldera estutzen da. Kolorazioa oso aldakorra da, okre-argia, gris-arrea, hori-larru kolorekoa, arre-iluna heldu fasean, baina inoiz zuria.

Gehiago ikusi

Craterellus ianthinoxanthus

Tamaina ertaineko onddo txapelduna, diametroa 3-7 zm, hainbat txapel gorpuzten dira txapel handi batean taldekatuz, hanka zabala. Txapel konbexua eta orokorrean gutxi edo gehiago ertzak zuzenak eta tolesdunak.

Gehiago ikusi

Onddo erregea

Boletus regius Krombh

Apendikulatuen sekzioko espeziea dugu, hanka, tutu eta poro horizta erakusten dute, haragi sendoa eta horizta, berde itxura hartzen du eta galeria batzuk ikusten zaizkio larbak zulatu ezkero. Txapela hasieran hemisferikoa, gerora konbexu-zapala, hasieran ertza kurbatua, gerora lobulatu eta oxkarratua.

Gehiago ikusi

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea