Deskribapena
Haltzadiak erreka bazterreko basoak dira, iturburutik hasi eta itsas mailara arte heda daitekeena, nahiz eta ez den 700 metro ingurutik gora agertzen. Izan ere, gorabehera gutxiko klima epel eta euritsuetan gailentzen da, erreka bazter eta istildutako lurretan. Eremu horietan, lurzoruko hutsune eta zulo guztiak urez betetzen dira, eta urak oxigeno gutxi daramanez, lurra berehala geratzen da oxigenorik gabe. Egoera horretan, haltza beste espezieei nagusitzen zaie, oxigenoa hostoetatik sustraietara garraiatzen duelako. Haltzadietako egiturari dagokionez, oso baso ilun, korapilatsu eta itxiak izaten dira. Dena den, ibarrik zabalenetan, argia ibaitik sarten da.
Espezie ordezkaria
Haltza (Alnus glutinosa) hostoerorkorra da. Hostoak sinpleak eta biribilkarak dira, eta punta kamutsa edo muxarratua dute. Ertzak horzdunak dira, eta ileduna du azpialdea. Landare monoikoa da. Lore arrak gerbatan antolatuta agertzen dira, beti hirunaka. Emeak, berriz biluziak dira, hots, petalorik gabeko loreak dira. Arrak arre-gorriztak dira eta emeak berdeak. Fruituak egurkarak dira, pinaburu baten antzerakoak. Haltzadiek presio handia jasan dute, batik bat haran lautadetan, eraikuntza eta bestelako giza jardueren ondorioz zonalde batzuetan haltzadien zabalera asko mugatu da; beraz eremu batzuetan zuhaitz pare baten zabalera hartzen du ibar basoak.
Espezie laguntzaileak
- Onddoak: Lactarius aspideus, Morchella fluvialis, Ciboria amantacea, Russula fragilis eta Ramaria stricta.
- Sastrakak: Hedera helix, Sambucus nigra, Corylus avellana.
- Zuhaitzak: Salix atrocinerea, Clematis vitalba.
- Iratzeak: Osmunda regalis, Athirium filix-femina, Asplenium nidus, Adiantum capillus eta Pteridium aquilinum.
- Ornogabeak: Sepidium elongatum, Leiobunum defectivum, Culex pipiens eta Orion ater.
- Anfibioak: Salamandra salamandra, Lissotriton helveticus, Alytes obstetricans, Bufo spinosus eta Rana temporaria.
- Narrastiak: Anguis fragilis, Podarcis muralis, Natrix astreptophora, Natrix maura eta Lacerta bilineata.
- Hegaztiak: Oriolus oriolus, Turdus merula, Cyanistes caeruleus, Milvus milvus eta Sitta europaea.
- Ugaztunak: Talpa europaea, Arvicola sapidus, Eliomys quercinus, Neomys fodiens.
Larraungo bailaran eta inguruan haltzadi motak
a) Ebro arroko haltzadiak.
b) Mendi magaletako haltzadiak.
c) Haltzadi kantauriarrak.
Haltzadiekin lotutako paisaia elementuak
Baso lineal honek, azalera mugatu bat erakusten du, guzti honi azken mendeetan jasandako azaleraren gainbehera lotu ezkero, Iberiar Penintsulako iparraldeko zuhaitz habitat kaltetuenetako bat bezala sailkatzen du. Ibar basoetan (haltzadiak barne) zuhaitzak mugarratzea ez da ekintza ohikoa izan, nahiz eta puntualki aleren bat edo beste ikusi daiteke, baina normalean azalera handien artean sakabanatuta egon ohi da.
Gauzak honela, ibar basoetara (haltzadiak barne) lotzen diren paisaia kulturaleko elementuak bertatik lortutako materialen bidez sortzen direnak dira, izan egurrezko hesolak edota makilak, sahats, lizar edota urritzetatik bildutako materialen bidez itxiturak, hesiak, ateak edota partzelen arteko mugak egiteko elementu linealak osatu baitira. Egur malgu hauen bidez sortutako paisaia kulturaleko elementuak, landazabal atlantiarrean ikus daitezke batik bat.