Deskribapena
Baso honen presentzia ugariena Nafarroako sakana litzake, baina noiz behinka baso mota honen orbainak ikus daitezke, Aralar mendiak ingurutzen dituzten haranetan. Ameztiek klima epela eta lurzoru txiroak dituzte gustuko; orokorrean baso gazteen itxura dute, enbor fineko zuhaitz txikiak nagusitzen dira, nahiz eta gune batzuetan ale handiak ikusi. Itxura hori batetik ametzaren biologiak eta basogintzak zehazten dute. Izan ere, herrestadarrak garatzen ditu, eta zuhaitz beretik enbor ugari sortzen dira. Denborarekin, enbor ugari sortzen dira. Denborarekin, enbor gehienak hil eta enbor bakarrak irauten du, eta ale mardul bilakatzen da. Ameztietan zaila izaten da neurri handiko enborrak ikustea, egurra lortzeko erabili izan baitira.
Espezie ordezkaria
Ametza (Quercus pyrenaica) hostoerorkor martzeszentea da. Hosto sinpleak eta gingildunak ditu, eta gingilak oso sakonak izaten dira. Haren ertzak ososak izaten dira. Ilupa trinkoa dute gaztetan; heltzean ordea, batez ere azpialdean mantentzen da ilupa hori. Landare monoikoa da. Lore arrak gerbatan elkartzen dira, eta berde horiak izaten dira. Emeak, berriz marroiak dira. Haren fruitua ezkurra da, zeinak txapel iletsua izaten baitu.
Espezie laguntzaileak
- Onddoak: Amanita caesarea, Boletus aereus, Butryriboletus regius, Clitocybe candida eta Fistulina hepatica.
- Sastrakak: Daboecia cantabrica, Ulex europaeus, Calluna vulgaris eta Erica arborea.
- Zuhaitzak: Pyrus cordata eta Malus sylvestris.
- Iratzeak: Athyrium filix-femina, Blechnum spicant, Luzula sylvatica, Oxalis acetosella eta Deschampsia flexuosa.
- Ornogabeak: Lucanus cervus, Cerambyx cerdo, Mantis religiosa, Stictoleptura stragulata eta Pirochroa serraticornis.
- Anfibioak: Lissotriton helveticus, Triturus marmoratus, Bufo spinosus, Rana dalmatina eta Rana temporaria.
- Narrastiak: Anguis fragilis, Podarcis muralis, Lacerta bilineata, Natrix astreptophora eta Zamenis longissimus.
- Hegaztiak: Luscinia megarhynchos, Bubo bubo, Parus major, Periparus ater eta Erithacus rubecula.
- Ugaztunak: Sus scrofa, Vulpes vulpes, Sciurus vulgaris, Capreolus capreolus eta Erinaceus europaeus.
Ameztiekin lotutako paisaia elementuak
a) Amezti kantauriarrak
Ameztiekin lotutako paisaia elementuak
Zuhaitz mugarratuak deitzen zaizkie mozketa periodikoen bitartez adar guztiak (edo ia guztiak) inausten zaizkion haritzari, mozketa altuera batetara egiten da, kimu berriak atera ezkero ganaduak jan ez ditzan. Gehienbat pagoak mugarratu diren arren, harizti eta bestelako espezie hosto-erorkorretan teknika erabili izan da, tarteka ameztietan ere. Herrialde askotako laborari komunitateek erabili izan dute teknika zahar hau, egurra, erregaia eta bazka jasotzen baita, zuhaitza hil gabe. Zuhaitz hauek, nekazal paisaiaren elementu bereizgarriak dira, herriko kulturaren parte. Adinez zuhaitz oso zaharrak izaten dira, zulo eta egur hil asko izaten dute, gauzak honela agroekosistemetan elementu hauen presentzia balio erantzi bat da, ikuspuntu ekologikotik begiratuta.
Zuhaitz mugarratuen zaintzarako erabiltzen diren teknika tradizionalak Ondare Kultural Materiagabea izendatu da. Etnobotanikarekin erlazio zuzena du, paisaia kulturalaren maneiuan ere, naturarekiko ezagutzan, arkitektura tradizionalean eta teknika artisauekin erlazionatuta dago. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den praktika, aldaketa sozial eta teknikoetara moldatzen ikasi du. Halere mehatxu batzuk badituzte, alde batetik herri txikien despopulatzea eta beste hainbat alek ez dute inausketarik jaso denbora luzean eta zartatu eta hiltzeko arrisku handia dago. Kudeaketa beharrezko dute, kasu honetan mozketa, baina kasu batzuetan oso konplexua da eta beste batzuetan praktika egokien beharra dago. Gidalerro argi batzuk beharko lirateke zuhaitz mugarratuen kudeaketa egokia burutzeko baina oso lan zaila da hori, orokorrean informazioaren transmisioan galera handia egon delako.