Skip to main content

Aralar mendi inguruko haranetan ohiko landazabal paisaiaren kontserbazioa bermatzeko (bere baitan sartzen direlarik baso autoktonoak eta gainontzeko paisaia elementuak) natura eta ekologia balioen kontserbazioa ahalbidetuko duten kudeaketa aktiboa behar beharrezkoa da. Gisa honetako lanak geroz eta hedatuago daude, izan ere Gipuzkoa eta Nafarroan azken hamarkadan, eragile zientifiko eta kontserbazionistak bere egin baitituzte. Halere, egitasmo hauen gehiengoa erabilera publikoko lurretan edota komunalean zein eremu babestuetan gauzatu dira, jabetza pribatuko lurretan traba gehiago izan dira eta. Ingurumen balio eta balio ekologikoen kontserbazioa faboratzeko jarraibide multzo bat proposatzen da “paisaia tradizionalaren kontserbaziorako nekazal erabilera egokiak” atalean. Gisa honetako kudeaketak ez du lursailen produktibitate garaia helburu nagusitzat, nahiz eta nekazal jardueratik jasotako produktu desberdinak probestu daitezke, epe ertainera begira, lursailen kudeaketaren bideragarritasuna. Inguruko nekazari eta abeltzainekin elkarlanean, izan lursailen kudeaketa zein kontserbazioari begira edota lursailen erabilera eta ustiapenaren ikuspegitik, tokiko ekonomian eragin zuzena izanik eta lehen sektorea indartuz, egun dituzten arazo eta erronkei konponbide bat emanaz.

Aralar mendi inguruko haranetako paisaia tradizionalak ezaugarri bat erakusten du, alde batetik dibertsitate altua eta bioaniztasunaren kontserbazioa ahalbidetzen duten paisaia kulturaleko mikroelementuen presentzia. Jarraian adierazten den zerrendan. Jarraian adierazten den zerrendan paisaiako elementu batzuk aditzera ematen dira agertzen duten balioagatik, erabiltzaile zein bioaniztasunaren mesedetan gauzatu beharreko kudeaketa ekintza multzo bat proposatzen delarik.

Modu espontaneoan edota iraupen luzeko hezeguneak galdu egin daitezke lurraren erabilera aldaketen ondorioz, eta ingurune hauek behar beharrezkoak dira hainbat bizidun urtarren biziraupenerako, izan ere eremu horiek erabiltzen baitituzte ugaltzeko. Zenbait talde faunistikorentzat, tamaina txikiko hezegune hauek oso garrantzitsuak dira. Egoera honetan hezegune natural zein artifizialek paper garrantzitsua hartzen dute populazio hauen biziraupenean. Bi bide daude bizidun urtarren kontserbazioan faboratzeko: (1) existitzen diren hezegune artifizialak egokitu, eta (2) hezegune berriak sortu, kasu gehienetan putzu artifizialak, izan ere Nafarroan eta inguruko komunitateetan ekintza hauen eraginkortasuna frogatuta geratu baita. Ondoren aditzera ematen diren proposamenak putzu berriak sortu edota aurrez existitzen direnak moldatzeko dira.

Aralar mendi inguruko haranetako landazabal paisaietan partzeletan banandutako mikrohabitaten mosaikoa nabarmentzen da. Horietan, kudeaketa desberdintzen da, biodibertsitatearen kontserbazioa errazten duen ingurune-aniztasuna lortuz. Nahiz eta azalera gutxikoak izan, partzelen arteko muga elementuak oso garrantzitsuak dira; izan ere, bertan ugaztun txikiak babesa bilatzen dute, hegazti txikiak kabiak jartzen dituzte, narrastiak aurkitu daitezke eta anfibio putzuen arteko sakabanatze-elementu gisa, funtsezko zeregina betetzen dute. Tamalez, paisaiaren ingurune hauek desagertzen ari dira eta horrekin batera, paisaia-kulturalaren elementu bereziak galduz, biodibertsitatearen kontserbazioa oro har zailtzen da. Hurrengo puntuetan paisaia hauen kontserbaziorako aholku batzuk proposatzen ditugu. Proposamen batzuk orokorrak izango dira eta beste batzuk Larraungo haraneko paisaia-kulturalaren ingurune bereizgarriren bati buruzkoak.

Batzuetan, lursail publikoetan batez ere, alanbre eta arantzadun hesi bikoitzak egin izan dira heskai bizi landatu berriak babestu ahal izateko. Proposamen honekin, heskai bizi bat sortu nahi da, non behin finkatu eta eratu denean, lursailen banaketa gauzatzeko gai izango den. Horrekin batera, hesolak kendu ahal izango dira behin banalerroaren zatiketa finkatuta gelditutakoan:

Zuhaitz mugarratuak (bertako basoak)

Zuhaitz motzak espezie askorekin egin daitekeen arren, Larraungo haranean gehien erabili izan direnak pagoak eta haritzak dira. Zuhaitzak lepatzea aintzinako teknika bat da non zuhaitza ez da hiltzen; egurrezko probetxua gutxiagokoa da oinarritik moztuta baino, baina basoa zuhaitzekin mantentzen da, abereak ezkurrez hornituz. Batez ere erdiko enborrak mozten dira, eta, beraz, zuhaitzek adaburua alboetara zabaltzen dute, tamaina txikiagoko (altuera) baina hedadura handiagoko (zabalera) adarrak sortuz. Enbor nagusian sortzen diren adarren forma bihurriak eta zuloguneak fauna handi baten babesleku dira, eta horien artean kakalardo saproxilikoen presentzia nabarmentzen da, mehatxupean dagoen taldea eta mehatxatutako espezieen katalogo edota zerrendetako espezie ugarik hornitzen dutelarik. Kasu horretan, neurri-proposamenak ez dira jarduketara bideratuko, baizik eta zuhaitz lepatuak zerrendatu eta ondoren babestera, biodibertsitatea kontserbatzeko paisaiaren intereseko elementutzat jotzen baitira.

Belar metak (landazabal atlantiarra)

Meta hitza metatu hitzetik dator. Gaztelaniaz, Almiar. Agerian dauden lastategiak dira, erdian makila bat dutela, eta, horren inguruan, belarra, lastoa, belar ondu edo iratzea pilatzen eta estutzen dira, urte osoan zehar kontserbatzeko. Meten beheko aldean, lastoz beteta, narrastien gordeleku izan daitezke, musker berdea eta suge batzuentzat adibidez. Ugaztun txikiak ere ikus daitezke, hala nola liroiak, trikuak, satitsuak edo saguak, batez ere neguan, hartzidurari esker helmugaren barruko tenperaturak gora egiten duenean, eta makilean edo ‘ziri’ erraza da zapelatz, bele eta antzandobien pausatzea ikustea. Kasu honetan, kultura-elementu horiek kontserbatzeko ahaleginak euskal landa-paisaiak mantentzeko laguntza ematera bideratu behar dira, Larraun haraneko landazabal-eremuetan belar-metak osatzeko ekimenak sustatuz edo lagunduz.

Artzainen etxolak (goi mendiko larreak)

Goi mendiko larreekin lotutako elementu bat artzainen etxolak dira; zutik nahiz hondamendietan egon, fauna lokala erakartzen duten elementuak dira, ingurugiro berezi batean non baldintza klimatikoak nahiko txarrak izaten diren: haize parrastatsua, udarako intsolazio altuak eta neguko tenperatura baxuak. Espezie batzuk, ornogabe eta ornodun espezialistak batez ere, eremu hauetako inguruan egoten dira aterpetzeko edo elikagaia bilatzeko, eta beraz, eremu hauek fauna aurkitzeko interes berezia dute. Zuhaitz lepatuen kasuan bezala, proposatutako jarduerak Larraungo haraneko goi-zonaldeetako kultura-paisaiako elementu horiek babestera bideratu beharko lirateke.

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea