Skip to main content

Deskribapena

Odonata ordenaren baitan dagoen intsektua, Gomphidae familiaren barnean. Gonfidoak tamaina ertaineko burruntziak (G.vulgatissimus-en kasuan 45-50 mm) kolore beltz eta horia (helduaroan berdexka) agertzen du, dimorfismo sexualik ez du ageri eta batik bat ingurune ur lotikoetan bizi da (salbuespena Gomphus pulchellus espeziea litzake, ingurune lentikoetan ikus daitekeena). G. vulgatissimus-en ezaugarri bereizgarrienetako bat bizkar aldean erakusten duen banda horia izaten da, abdomen muturreraino ez dena iristen. Generoko beste espezieekin alderatuz, muturrean zabaldua ageri da. Hegal garaia apirila amaieratik uztailera bitarte luzatzen da, momentu ugariena ekaina izaten da.

Banaketa

Europa guztian zehar barreiatuta dagoen espeziea, eskandinaviar penintsulako hegoaldetik hasi, penintsula italiko eta helenikoaren iparralde arte, Errusia eta Asia Txikira iritsiaz. Aipu gutxi batzuk daude Turkian. Aldiz, Iberiar Penintsulan espezie honen populazio bakan batzuk ezagutzen dira: Leon, Pontevedra, Soria, Kantabria, Nafarroa eta Araban. Nafarroan, Eizaguirrek lehen aldiz zitatu zuen 1988an. Gerora Nafarroako beste udalerrietan zitatua izan delarik.

Habitata

Bere habitat naturala emari altuko errekak izan ohi dira. Erreka hauek ibar-baso garatua izan behar dute eta gune itzaltsu eta eguzkitsuak txandakatuz.

Kontserbazio estatusa

Kaltebera gisa sailkatua dago Espainiako Ornogabeen Liburu Gorrian.

Mehatxuak

Erreka uren degradazioa (abeltzaintza, isurketak…), emari ekologikoaren murrizketa, ibarbasoaren suntsipena.

Bere kontserbaziorako ekintzak

Erreka uren egoeraren zaintza, emari ekologikoaren mantenua, ibarbasoaren babesa.

Taxonomía

Reino: Animalia
Filo: Chordata
Clase: Amphibia
Orden: Urodela
Familia: Salamandridae
Subfamilia: Pleurodelinae
Género: Ichthyosaura
Especie: Ichthyosaura alpestris (Laurenti, 1768)

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea